domingo, 6 de enero de 2013

Esne Beltza

Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Talde hau sortzeko ideia Xabi Solanok eduki zuen Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak berak proposatutako paradoxa batetik dator: musika beltza abeslari zuriak interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikitiarekin lagunduta.

2008an talde honek lehenengo diskoa atera zuen, Made In Euskal Herria izenekoa. 2010ean taldeak bigarren diskoa atera zuen, Noa izenekoa. Disko honek 17 abesti ditu.

Diskografia:

 

 

Taldekideak:

 

  • Xabi Solano: ahotsa eta trikitia

  • Sergio Ordoñez (Patxuko): ahotsa

  • Jon Mari Beasain: gitarra eta panderoa

  • Aitor zabaleta: baxua

  • Pello Gorrotxategi: teklatua eta koruak 

    D.Z. (DJ Zigor): D.J.

  • Iban Zugarramurdi: bateria

  • Haritz Lonbide: tronpeta

  • Jon Elizalde: tronboia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario