jueves, 10 de enero de 2013

Hurrengo urteari begira

Ez dakit nola joango den kurtso hau eta ez dakit ze eskolara joango naizen. Irunen hiru bachiller daude: La Salle, Pio Baroja eta Playaundi.
Esaten dutenez, saiena Pio Baroja da. Playaundi nahiko erreza da eta hor jendea normalean grado bat egiteko joaten da.
Pentsatzen joan behar dut zer egin nahi dudan baino seguru nago humanistikotik joango naizela.

miércoles, 9 de enero de 2013

San Sebastian

Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. 2011ko ekainaren 28an Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburua aukeratu zuten.
 Bertako sukaldari eta jatetxe entzutetsuak (Arzak, Subijana, Berasategi eta Castillo) mundu osoan dira ospetsuak.Halaber, Parte Zaharreko taberna eta jatetxeetan tradizioz zerbitzatzen diren pintxoek ere goi-mailako errekonozimendua lortu dute.
  Turismoa hiriaren euskarri ekonomiko nagusitakoa izan da XIX. mendetik, hiriaren edertasunarengatik.
Donostiak hiru hondartza daude:La concha, zurriola eta ondarreta.
 Donostiako Nazioarteko Zinemaldia urtero irailaren bigarren hamabostaldian Euskal Herriko Donostia hirian antolatzen den zinemaldia da.
 Urte batzuk pasatzen direnean Donostira bizitzera joatea gustatuko litzaidake.

Gran Hermano

Gran Hermano Telecincon emititzen den reality show bat da.Hemen, 14 pertsona inguru etxe handi batean sartzen dira eta 3 hilabete inguru elkar bizitzen dira.
Orain arte 13 edizio egon dira guztiak audienzia askorekin. Orain, Gran Hermano 14 hasiko da. Niretzat Gran Hermano oso ondo dago batzutan entretenigarria delako, istilu asko eta abar sortzen direlako.

Iritzia

Tuenti gazteei zuzendu eta web 2.0an oinarritutako gizarte-sare zerbitzu bat da. Bertan, tuenti-orri pribatua eskura daiteke izena eman ondoren. Behin tuenti-orria lortuta, mugarik gabe argazkiak igo, norberaren blogean testua idatzi eta besteen tuenti-orrietan edota argazkietan iruzkinak jar daitezke besteak beste.Tuenti-orriaren pribatutasun-maila aukera daiteke: lagunek bakarrik ikusi ahal izatea, lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusi ahal izatea.Han, pertsonak oso erraz aurki daitezke: izen-abizenen bidez, duten lana edota doazen eskolaren izena bilatuz, bizilekua bilatuz, martxara irteten diren zonaldeen bidez, lagunen lagunen bidez..
Nik tuenti duela asko daukat eta beste pertsonekin komunikatzeko oso ona da.
Ere beste orrialde mota batzuk daude: Skype,Twitter,facebook.. bezalakoak.




martes, 8 de enero de 2013

Ken zazpi

Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KEN ZAZPI izenburupean.
2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten.

Diskografia

domingo, 6 de enero de 2013

Esne Beltza

Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Talde hau sortzeko ideia Xabi Solanok eduki zuen Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak berak proposatutako paradoxa batetik dator: musika beltza abeslari zuriak interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikitiarekin lagunduta.

2008an talde honek lehenengo diskoa atera zuen, Made In Euskal Herria izenekoa. 2010ean taldeak bigarren diskoa atera zuen, Noa izenekoa. Disko honek 17 abesti ditu.

Diskografia:

 

 

Taldekideak:

 

  • Xabi Solano: ahotsa eta trikitia

  • Sergio Ordoñez (Patxuko): ahotsa

  • Jon Mari Beasain: gitarra eta panderoa

  • Aitor zabaleta: baxua

  • Pello Gorrotxategi: teklatua eta koruak 

    D.Z. (DJ Zigor): D.J.

  • Iban Zugarramurdi: bateria

  • Haritz Lonbide: tronpeta

  • Jon Elizalde: tronboia.