jueves, 6 de diciembre de 2012

Ikastetxearen inguruko gai bat.

Agenda 21
Nik, lehenengo mailatik agenda 21 ean nago. Agian galdetuko zarete zein den honen helburua:
  • ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 21AREN HELBURUAK?


  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.
  • Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.
  • Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

     Aurten mugikortasuna gaia lantzen ari gara. Eslokan hainbat test egin ditugu eta lehengo egunean emaitza batzuk atera genituen.Eskolara etortzeko zenbat denbora behar dugun,nola etortzen garen , ze garraiobide mota,kale arriskutsuak...
    Lehengo urtean, udaletxera joan ginen eta beste eskola batzuekin bildu ginen Agenda 21eko gauzei buruz mintzatzeko.Ere, batzuk, txingudi ikastolara joan ziren.
    Agenda 21 denon artean egin behar dugu eta mundu hau zaindu kutsadura gutxiagorekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario